EKIALDEKO ASIARI BURUZKO IKASKETEN ESPAINIAKO ELKARTEA (AEEAO) irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da eta Espainian Ekialdeko Asiari buruzko ikerkuntza eta ikaskuntza sustatzea eta bultzatzea du helburutzat.

Hori lortzeko, honako jarduera hauek bultzatzen ditu:

  1. Foro, biltzar, mintegi eta bestelako ekitaldi zientifikoak antolatzea.
  2. Aldizkari zientifikoak eta Elkartearen xedeekin zerikusia duten bestelako material teknikoak (liburuak, argazkiak, audioak, ikus-entzunezkoak) argitaratzea.
  3. Ikerketa-ekimenak antolatzea Ekialdeko Asiari buruzko ikasketekin zerikusia duten alorretan eta informazio zientifikoa trukatzea gurearen antzeko elkarteekin.
  4. Hitzarmen eta kontratuak sinatzea Elkarteko kideen ikerketa-lan zientifikoa ahalbidetzen edo laguntzen duten beste erakunde batzuekin.
  5. Espainiako eta Ekialdeko Asiako instituzioekin elkarlanean aritzea, Ekialdeko Asiari buruzko ikerketa eta ikaskuntza bultzatzeko.
  6. Ekialdeko Asiari buruko ikasketen alorrean espainiarren ikerketa eta informazio zientifikoaren trukaketa bultzatzen duten jarduera guztiak, oro har.

2006az geroztik Ekialdeko Asiari buruzko Ikerketarako Espainiar Foroa (FEIAP) antolatzen aritu dira Espainiako akademiko eta aditu batzuk. Bi urtetik behingo topaketa akademiko horren bidez topaketa eta trukaketa akademikorako plataforma bat eskaini nahi zaie Ekialdeko eta Pazifikoko Asiaren alorrean diharduten ikerlari eta irakasleei, beren lanak partekatu eta eztabaidatu eta, aldi berean, besteenak ezagutu ahal izaten ditzaten. Hamar urte eta bost ediziotan zehar, Espainiako foro akademiko bizi eta ezagunena bihurtu da FEIAP Ekialdeko Asiari buruzko ikerlari eta irakasleen artean.

2016an AEEAO sortzearekin bat, aldizkako topaketa hori antolatzeko zereginari heldu zion Elkarteak, topaketari bultzada berri bat eman eta nazioarteko mapan kokatzeko asmoz. Horrela bada, Ekialdeko Asiari buruzko Ikasketen Espainiako Elkartearen Nazioarteko I. Biltzarra egingo da Malagan, 2018ko ekainean.